EGUZKI SISTEMA





    

    Dakizuen bezela, lehenengo hiruhilekoan, Eguzki sistema ezagutzen aritu gara eta horretarako, jarduera eta ekintza desberdinak burutu ditugu: planeten izena ezagutu, hauen ezaugarri nagusiak aztertu, mahai jolasetan aritu, planetariumera irteera egin, tailerrean planetak sortu, esku jolasa ikasi… Bai, lan pila bat egin dugu!! 


    Ipuin bat sortu dugu baita ere, bertan gure gelako lagunak astronauta bihurtzeko aukera eduki dute eta nahi duten planetara joan daitezke. Gaur adibidez, Ander hotzez dago eta bero bila Artizarrera joatea erabaki du.

 

    Gaiarekin amaitzeko gure gelako sarreran tailerrean egindako planetak zintzilikatu ditugu, ez dakizue zein txukuna eta polita geratu zaigun!









0 Iritzi